Pentsiodunak

«Une batean Madril gurea izan zen!»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00
Hernaniko pentsiodunak Madrilen.

Madrilera Martxa egin zu­ten Estatuko pentsiodunek au­rreko asteazkenean, eta bertan izan ziren Hernaniko 10 pentsiodun. Espainiako he­goaldetik eta Bilbotik mar­txan abiatu ziren pentsiodu­nekin bat egin zuten, haiekin indarrak batuz.

Gipuzkoako pentsiodunekin, batera
Goizeko 04:00ak aldera abia­tu ziren haiek autobusean Hernanitik, eta tartean gel­dialdiren bat egin zuten, Gipuzkoako beste hainbat pentsionista jasotzeko. Ma­drilera iristean, Puerta del Solen eta Kongresuan egin zuten bat beste kideekin: «Une batean Madril gurea izan zen!», azaldu dio Miren Clemente pentsiodunak Kro­nikari.

Eta bertan gertatuta­koa­ren eta bizitakoaren berri ere eman du: «Ez ginen Kon­gresuko lehoietaraino iritsi, batzuk atzera eta aurrera, ezin pasa ginelako! Oso hunkigarria izan zen. Gu, asko, solidaritateagatik joan ginen, baina han asko beharrak bultzatuta zeuden. Batzuk gurpildun aulkietan eta... Egoera oso zaila dute batzuk! Azken urteetako krisiaren aitzakian, aurre­jubilazioek eraginda, askok oso pentsio txikiarekin bu­katu dute, eta hori ez da handitzen urtetik urtera. Edo ezintasunen bat onartu badizute, onartu dizuten pentsio horrekin geratzen zara betiko. Hori bai, sektore gero eta zabalagoa gara, eta beti gutxietsiak izan gara. Beti konformatu gara eman digutenarekin. Baina, ze arraio! Han elkarri begira­tuta konturatzen ginen gu garela 60 eta 70eko gazteak, 48 orduko lanaldiak 40era jaistea lortu genuenak, adi­bidez! Sektore zabala gara, eta prest gaude borroka­rako!».

 

Borroka horrekin jarrai­tzeko gogoarekin egin zuten buelta, eta horren islada izan zen atzoko astelehe­neroko Her­naniko protesta ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!