Boleibola

Estreinaldi borobila, senior mailako bi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Aitor Lizarazu hernaniarra, baloia jotzeko prest, larunbateko partiduko tanto batean.

Garaipena lortu zuten Hernaniko mutilek, Euskadiko Ligan; eta neskek Gipuzkoako Hasierako Txapelketan. 3-0 nagusitu ziren bi taldeak, urduritasunak urduritasun.

Aspaldiko partez dauka senior mailako taldea, Hernaniko bo­leibolak, nesketan zein mutiletan. Asteburu honetan izan du­te debuta bi taldeek; eta ezin ho­beto hasi dute, ibilbide berria.

Larunbat arratsaldean izan zuten partidua biek, Hernaniko kiroldegian, elkarren segidan. Mutilena izan zen aurrenekoa, Euskadiko Ligakoa, Bera Bera talde donostiarraren kontrakoa. Oso urduri ekin zioten hernaniarrek, eta akats ugari pilatu zituzten; baina hala ere, aurreneko jokoa irabaztea lortu zuten (25-22). Lasaitasuna eman zien horrek, eta bigarrenean, ondo arituta, errazago nagusitu ziren (25-11). Horrela, aulkian zeuden jokalari guztiak atera zituzten kantxara hirugarrenean, eta hori ere irabazi zuten (25-20).

Segidan jokatu zuten neskek, Gipuzkoako Hasie­rako Txapel­ke­takoa, Goierriren kontra. Eta borobila izan zen, haien partidua ere. Urduritasuna nabaritu zitzaien arren, kontrolpean izan zuten partidua uneoro, eta hiru jokoak irabazi zituzten: 25-16, 25-14 eta 25-9.

 

Neska kadeteen bigarren taldeak ere, irabazi

Baina senior mailako taldeek bakarrik ez, gainerako mailetakoek ere as­­teburu honetan hasi dute, Gi­puzkoako Txapelketa. Kadeteetan, nesken bi taldeek egin zuten debuta, baina oso bestelako emaitzekin. Aurrene­ko taldea Donostian aritu zen, Pio Baroja kiroldegian, Fortuna­ren kontra; eta 3-0 nagusitu zi­tzaizkien donostiarrak. Bigarren taldeak, berriz, Herna­niko ki­rol­degian jokatu zuen, Su­mma Al­dapeta 1 taldearen kontra; eta 3-0 nagusitu ziren. Oraindik ho­betzeko asko dagoela adierazi dute taldetik, hala ere.

Eta azkenik, Tolosan aritu zen neska infantilen aurreneko taldea. Hernanin jokatu behar zuten berez, Laskorainen kontra; baina tolosarrek mesedea eskatu, eta haien kantxan aritu ziren azkenean. Eta 3-1 galdu arren, «partidu egokia» jo­katu zuten hernaniarrek, «kontutan hartuta lehenengo mailako in­fantilak direla, eta lehenengo par­tidua zela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!