EZTABAIDA FEMINISTAK

Prostituzioa hizpide gaur, Amelia Tiganus ekintzaileak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00
Conxa Borrell Otras sindikatuaren idazkari nagusiak eskaini zuen aurreneko hitzaldia aurreko astelehenean.

Jabetze Eskolen Sareak antolatutako jardunaldiaren barruan, bigarren hitzaldia izango da gaur arratsaldeko 18:30etan, Biterin.

Gipuzkoako Jabetze Eskolen sareak, hau da, Hernaniko, Arra­­sateko, Azpeitiako, Ei­ba­rre­ko, eta Urola Garaiko es­kolek osatuak, prostituzioa eta sexu-lanaren inguruko jardu­nal­diak antolatu dituzte. 
Au­rre­ko astelehenean eman zitzaien hasiera; Conxa Borrell Bernaus, Otras sindi­katuaren idazkari orokorrak eskaini zu­en aurreneko hitzal­dia. Gaur izango da, hurren­goa. 

Amelia Tiganus ekintzaile feminista, gaurko hizlaria
Gaurkoan, Amelia Tiganus ekin­tzaile feminista eta prosti­tuzio-sistemaren biziraulea izango da hizlaria. Tiganusek, Emakumeak eta neskak: pros­tituzioaren salgaiak, nola egi­ten da puta bat? izenburupean eskainiko du hitzaldia, arra­tsaldeko 18:30etan hasita, Bi­teri kultur etxean.

Azkenekoa, ostiralean
Ostiralean emango diote bu­kaera jardunaldi bereziei, az­keneko hitzaldiarekin. Gizo­nak, pornografia eta prostitu­zioa izenburupean, Péter Szil psikoterapeuta, hezitzailea eta indarkeria patriarkalari bu­ruz­ko gaietan aktibistak es­kainiko du hitzaldia. Hau ere, Biterin izango da, ordu berean.    

Alderdi ezberdinetako ahotsak eskaintzea, helburu
Antolatzaileek azaldu dutenez, «gai konplexua» da prostituzio eta sexu-lanarena. Horregatik, jardunaldi hauetan gaiaren inguruko «alderdi ezberdine­tako aho­tsak» ekartzea izan da asmoa. Betiere, «ikuspegi fe­minista batetik, elkarrekin hausnar­tzeko helburuz», onartu dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!