errugbia

Etxean eta kanpoan porrota, Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Nesken Landarbaso taldeak 0-88 galdu zuen Getxoren aurrean. Mutilek, 62-7, Santboianaren kontra, kanpoan.

Asteburu gogorra izan da Hernaniko errugbilarientzat. Euskal Ligan, neskek, 0 eta 88 galdu zuten larunbatean Lan­da­ren, Getxoren aurka, eta Ohorezko Mailan, mutilek, 62 eta 7 igandean, Santboianaren kontra, Baldiri-Aleun.

 

«Taldea osatzen ari gara orainidk»

Hernaniko neskek Ordiziako­e­kin osatu dute aurten taldea, jokalari dezente baja izan direla-eta, ez baitziren nahikoa. Horrela, Landarbaso taldea sortu dute, eta «oraindik taldea osatzen» ari direla diote entrenatzaileek.

Hain zuzen, horrek eragin haundia izan du larunbateko partiduan. Getxo hartu zuten Landaren, eta 0 eta 88 irabazi zuen. «Fitxaje pare bat ere ba­dauzka, Ukrainia edota Zee­landa Berrikoak, eta na­bari­tu egin zen. Gainera, urte osorako lesionatu bat izan dugu».

Jokatutako hiru partiduetatik bakarra irabazi dute neskek. Astean behin bakarrik iza­ten dute aukera talde osoa elkartuta entrena­tzeko. Baina egoerari buelta ematen saiatuko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!