ATLETISMOA

Hernani txapeldun, 16 urtez azpiko Euskadiko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Nagore Montes garaile Donostiako klasikoan, rollers lasterketan.

CD Hernani Euskadiko txapeldun geratu zen, taldeka, nesken 16 urtez azpiko txapelketan. Durangon jokatu zen la­run­batean, pistan, eta Izaro Sa­laverria, Nora Lopez, Arixen Una­nue, Amaiur Velez, Intza Otamendi, Nagore Urkiola, Ena­ra Macicior, June Montero eta Naia Gomez dira Hernaniri garaipena eta lehenengo postua eman zioten atletak. Eider Aldabe eta Unai Roldan entrenatzaileek gidatu zituzten.

 

Donostiako Klasikoa

Bestetik, igandean Donostiako Klasikoa lasterketak jokatu ziren 5, 10, 15 kilometroetako distantzian, baita handbike eta rollers mailan. Azken honetan Nagore Montes Chivite hernaniarrak garaipena lortu zuen.

Hernaniar ugari aritu dira hiru distantziatan eta Ibai Albak hamaikagarren amaitu zuen sailkapen orokorrean 15 kilometrotakoan eta Hoki Gue­rrero bigarren geratu zen bere mailan. Sailkapen orokorrean bere ahizpa Maitane Guerrerok 10garren amaitu zuen eta Ho­kik 11garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!