OBSTAKULO LASTERKETA

Londresen ere aritu dira gazte eta helduekin OCR txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 22a, 00:00

Denontzat taldeko 25 ordezkarik hartu dute parte Spartanen bertsio desberdina duen OCR Munduko Txapelketan.

Obstakulo txapelketek bertsio desberdinak dituzte eta horietako bat OCR da. Spartanekin alderatuta araudi desberdina du eta hesiak ere desberdinak di­ra. Munduko Txapelketa ere jokatzen da modalitate honetan eta orain gutxi izan dira Londresen.

Bertan Denontzat taldeko 25 ordezkarik hartu dute parte; bai irungoak eta bai hernanikoak ere. Gainera adin desberdinetako partehartzaileak egon dira hiru kilometro, 15 kilometro eta taldekako lasterketetan.

Eguraldi txarrak, euriarekin eta lohiarekin,  zaildu egin zi­tuen lanak, baina taldeko or­dez­­kari ia denek lortu zuten pul­­tserarekin amaitzea. Hesi­ren bat ez baldin bada gainditzen kendu egiten dute partaidea kanporatuz. Azpima­rra­tzekoa izan zen Ekain No­gueira, Aritz Arteaga, Xabi Mu­ñoz eta Marco Usabiaga hernaniar gazteen lana. Kepa Usa­biagak lagundu zituen eta Jabi Nogueira izan da txapelketa ho­netan entrenatzailea. Hu­rren­go txapelketa gertuago izan­go da, Nafarroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!