Bertsolaritza

Zuzenean final-erdira, Martikorena eta Laburu

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 21a, 00:00

Eñaut Martikorena gailendu zen larunbatean, Andoainen; Agin Laburu atzo, Irunen.

Larunbateko saioa irabazi zuen Eñaut Martikorenak, Andoainen, 476 punturekin, eta atzokoa Agin Laburuk, Irunen, 495 punturekin. Azpiroz 5garren izan zen, eta Gaztelumendi, 4garren.

Iraulio Panttalone Bertso Ka­biyako lau bertsolari aritu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapel­ke­tako final-laurde­ne­tan, as­te­buruan, eta bik lortu dute zuzenean final-erdiraino sail­katzea, bakoitzari zego­ki­on saioa irabazita; aurrenekoa izan zen larunbatean Eñaut Mar­tikorena, Andoainen, 476 punturekin, eta berdin Agin Laburu astigartarra atzo, Iru­nen, 495 punturekin.

Gauzak horrela, azaroan jokatuko diren final-erdietako hiru saioetako aurrenekoan izango dira biak, zuzenean sailkatuta. Hain zuzen, Arra­saten, azaroaren 17an aritzea egokitu zaie.

Asteburuan aritu diren Hernaniko eskolako beste biek, final-laurdenetako fasea bu­katu eta puntuazioak zen­ba­tu zain egon beharko dute, aurrera egingo ote duten jakiteko. Asier Azpiroz zubie­ta­rra bos­ga­rren izan zen la­run­batean, 458,5 punturekin, eta Unai Gaztelumendi laugarren atzo, 451,5 punturekin.

Beñat Gaztelumendi, azaroan
Txapelketan parte hartuko duen hurrengoa Beñat Gaz­te­lu­mendi izango da. Azaroaren 2an ariko da, Azkoitian, final-laurdenetako azkenekoan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!