EH Bildu

Posta bidez bozkatzeko aukera, bulegoan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 21a, 00:00

Asteazkenero, 19:00etatik aurrera, egoitza irekita izango du EH Bilduk, Andre Kaleko 24 zenbakian, azaroaren 10eko hauteskundeetan posta bidez bozkatu nahi dutenei lagundu eta zalantzak argi­tzeko. Era berean, ostegunean, hilaren 24an, batzarra egingo da Bilgunean, 19:00etan, eta deia zabaldu zaie EH Bilduren hauteskunde kanpainan laguntzeko prest dauden herritarrei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!