Gure Market

Elikagai sektorearen arteko topaketak, Oronan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 21a, 00:00

Ostiralean, 09:30etatik 12:00etara egingo da. Parte hartzeko izena eman behar da. Doan da.

Gipuzkoa mailan elikagai in­dus­triaren elkarlana susta­tzen ari dira Beterri-Buruntza Udalak eta Debabarrena, Oar­so­aldea eta Tolosaldeako ga­rapen agentziak, eta aurreneko topaketan enpresek hala eskatuta, bigarren topaketa egingo da orain. Urriaren 25ean, ostiralean izango da, Orona Fundazioan.

Ekitaldiak hiru ordu iraun­go ditu, eta izen-ematea irekia da sektoreko edozein en­pre­sarentzat, doan, baina au­rre­tik egin behar da, interneten (lotura: hemen).

Elikadura arriskuak, joerak eta adibideak, aztergai
Goizeko 09:30etan egingo den ekitaldiarekin hasiko da to­paketa, eta ondoren, hainbat gai landuko dira.

Elikadura arriskuez eta on­dorioez aritzeko tartean, listeriaren kasua landuko da 09:40etan. Gero, presio altuak elikaduran eragiten dituen eraldaketak aztertuko dira 10:00etan. Segidan, ekonomia zirkularraz ariko dira 10:20e­tan, eta arrakasta kasuez, 10:40etan. Goizeko 11:00etan elikadura tendentziak aztertuko dira. Bukatzeko, 11:20e­tan etorkizuneko kontsumi­tzai­leekin konektatzeko tokikoa izateak daukan balioa az­tertuko da, eta 12:00etan, on­dorioak ateratzeko azken saioarekin bukatuko da topaketa. Tartean, kaferako 20 minutu izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!