VIII. Bakailao Astea

Txili, Txoko eta Aralarkoak, pintxorik goxoenak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 21a, 00:00

Txili (erdian), Txoko (eskubian) eta Aralar (ezekerrean) izan dira bakailao pintxo lehiaketako saridunak.

Atzo banatu ziren VIII. Bakailao Asteko tabernetako pintxo lehiaketako sariak. Zozketako irabazlea zein den ere argitu zuten.

Ostiralean bukatu zen Hernaniko VIII. Bakailao Astea, eta epailerik mokofinenek, herritarrek, hartu dute erabakia. Atzo banatu zitzaizkien sariak tabernetako bakailao pintxo lehiaketako irabazleei, udaletxean. Parte hartu duten 26 tabernen artean, Txili izan da irabazlea; Txoko, bigarren; eta Aralar, hirugarren. Epaile lanetan aritu diren herritarren artean ere egin zen zozketa, eta Astigarragako Iñaki Ortega izan da Errioguardan lau lagunentzako otordua irabazi duena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!