udala

Enpresei laguntzak, langabeak hartzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 20a, 00:00

Udalak diru-laguntzak emango dizkie herriko enpresei, Lanbiden izena emanda dauden langabeak kontratatzeko. Horretara bideratutako poltsa 63.000 eurokoa da, eta interesa dutenek 2020ko apirilaren 15era arte egin ditzakete eskaerak udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan. Oinarrien berri 943 33 50 21 telefonoan edo www.hernani.eus webgunean jaso daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!