Berdintasun Kontseiluak antolatuta, tailerra emango du Plax! sexologia zerbitzuko Elena Jimenez Jimenez sexologoak, bi egunetan: urriaren 23 eta 30ean, 17:00etatik 19:00etara, Biterin.
Seme-alabak izan ondoren, bikote harremanetan aldaketak izaten dira, eta tailerrean, aldaketa horiek aztertu eta ulertzeko egingo da lan, eta horiek eragiten dituzten sentimendu, emozio eta desirak landuko dira. «Gurasotasunak, gure bizitza pertsonal zein bikote harremanean hainbat aldaketa ekar ditzake eta hauekin batera, egoerak berraztertu eta pauso berriak emateko beharra sortu», azaldu du Jimenezek. Hori horrela, landuko dira aitatasunaren eta amatasunaren inguruko ideiak eta espektatibak, ardurak eta independentziak, desioa eta motibazio sexuala, estereotipoen zurruntasunak, familiako kideen arteko harremanak...
Izen-ematea, irekita
Parte hartzeko, izena eman behar da 943 33 70 17 zenbakian edo berdintasuna@hernani.eus helbidean. Haur zaintza zerbitzua ere eskatu egin behar da.