erotikan plax

“Irribarre bihurria, hasiera ona”

Kronika - Erredakzioa 2019ko urriaren 19a

Gurutz, lantokiko atarian.

Izena: Gurutz San Miguel Larrañaga
Jaio: 1972-07-19
Bizitokia: Astigarraga
Lanbidea: Ingutek kooperatibako bazkidea
Lantokia: Iturola Elkarlan Sorgu­nea, Hernani

Nolakoa litzateke zure bila­ka­era erotikoaren energia grafi­koa?
Gora behera handikoa.

Kooperatiba elkarte txikia zarete, zer du ederra txiki­tasunak harremanetan?
Egunerokotasuneko detaile txikiak dira ederrenak.

Ereñotzun egon zineten etxe­etako fakturak berrikusten, fak­tura pasa al dezake main­dire arteko jolasak?
Bai eta interesekin.

Potentzien egokitzapena aholkatzen duzue, noiz ego­kitu behar da potentzia harreman batean?
Oreka galtzen denean.

Auditoria energetiko bat egin beharko bazenu, zertan uste duzu joaten zaigula energia gehien?
Ustez gerta daitezkeen “katas­trofe” guztiak pentsatzen eta norbera mugatzen.

Eta zeri eskaini diezaiokegu energia gehiago?
Sentimenduak adierazteari, ko­s­­­­ta egiten bazaigu ere.

Eta gasen bilakaera analizatuz gero...?
Harremanarekin batera ebolu­zi­onatzen du gasaren presentziak.

Azeri zaharra zara landaren, bertako lokatzarekin zertara jolas genezake?
Hotza gaindituz gero... edozer­tara!


Errugbiak aukera ematen du beste modu batean harre­mantzeko mutilen artean?
Bai, marruskadura edo “roce” gehiago dago.

PLAZERREN PUTZUA

Muxu, laztan eta koxk bakoitza, non?
Muxu lepoan, laztana bizkarrean eta koxk ipurdian.

Norbaiten azalean jateko udazken fruiturik?
Udaberrikoek joku gehiago ematen dute.

Kitzikatzeko...?
Begirada sakonak.

Ligatzeko estrategia gomendagarririk?
Umorea etorriarekin.

Iturolan bihurrikerietarako txoko interesgarri bat?
Goiko sofa gunea.

Piztu-itzali maiz edo xuabe egonkor piztuta?
Xuabe egonkor piztuta.


Hego haizeko gau epel baterako planik?
Bi gorputz, putzu batean bainatzen.

Eta familian egiteko plan goxorik?
Elkarrekin jolastuz, edonon.

SEX-ALDIA BUKATU...

Xuxurla batek..?
Argia piztu.

Energiaz betetzean...?
Plazerez lehertu.

Irribare bihurriak...?
Hasiera ona.

SASIGALDERA

Zer esango zenioke aitatasuna eta erotikaren arteko oreka topatu ezinik dabilenari?
Oso zaila dela eta 23 eta 30ean ikastaro bat dagoela “Erdi­tze eta seme alaben ondo­rengo sexuali­tate, elkarbizitza, erotika” 17:00-19:00etara, berdin­tasuna­@­her­nani.eus-en apuntatzeko, edo  Plax Sexu eta Bikote ahol­ku­laritza zerbitzua ere eskura duela.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!