Elkargunea

Azoka eta festa gaur, Elkargunea ezagutzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Elkarguneak Biterin egin ditu bilerak.

Plaza Berrin 13:30etan ipuin kontaketa ­bertsoz lagunduta eta wo­lofez egingo da. 

Badarama  denbora luzea bil­tzen eta osatzen, Herna­niko eragile sozial, kultural eta sozio­ekonomikoak bil­tzen di­tu­en Elkargunea.
Eta lan haundia egin ostean, herri­tarren aurrean aurkez­teko garaia heldu da. Beraz, gaur da egun seinalatu hori eta eguerdiko 12:00etatik 14:30­e­­ta­ra aurkez­pen a­zo­ka anto­latu da Plaza Berrin. Bertan, era­gile bakoi­tzak zer egin duen eta ze es­pa­rrutan lan egin duen azal­duko da.

Elkargunea osatzen duten taldeak

Honako talde hauek osatzen dute Elkargunea, eta noski, gaurkoan horiek ezagutu ahal izango dira: Amher, Dobera, Atawafok, Koxka, Stop Kale­ratzeak, Her­na­niko Gure Esku Dago, Kon­trakantxa... 

Aurkezpena amaitzean festak jarraituko du

Behin aurkezpenak eginda, festa giroan murgilduko dira Elkargunekoak eta noski ber­ta­ra­tzen direnak, eguerdiko 13:00etatik aurrera. 

Ipuin kontaketak eta proi­ek­zioak egongo dira, eta ume­entzako gunea ez da faltako. Henna tatuajeak egiteko au­kera ere egongo da eta musi­kaz girotutako eguna izango da gaurkoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!