Kalabaza haundienaren lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Kalabaza haziak banatu zituzten udaberrian eta haundiena lortu duena saritzeko ordua heldu da. Lehiaketan parte hartzeko, kalabazaren bi argazki bidali behar di­ra, (baratzeparkea@ekogunea.eus) urriaren 25erako. Argazki bate­an, kalabaza bakarrik agertuko da, eta bestean, lehiakideak agertuko dira, kalabaza eskuetan dutela. Emailean kalabazaren xehetasunak bidali behar dira: neurria, pisua... Irabazlea hilaren 31ean jakingo da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!