Aste honetan, dantza eta kantua

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Pasa den astean ez ziren egon baina aste honetan bai egongo dira hileroko erromeria eta Kalez Kale Kantari. Jeiki Hadi taldearen eskutik erromeria izango da Plaza Berrin, 18:30etatik aurrera. Euria eginez gero, Udaletxeko arkupetara mugituko da erromeria. Kalez Kale Kantari Kaxkoan ibiliko da 12:00etatik aurrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!