Argazki rallya

Argazki ederrenei, sari potoloak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Atzo izan zen Hernaniko Argazki Rally Digitaleko sari banaketa. Guztira, zortzi sari banatu zituzten; hiru haurren taldean, lauhelduen taldean eta bakarra mugikorrarekin ateratako taldean. 

Egun  haundia izan zen atzo argazkilari askorentzat, Ar­gaz­ki Rally Digitaleko sariak ba­natu baitziren, Hernaniko Foto Forumaren eskutik.

Irailaren 29an egin zuten Argazki Rally Digitalaren le­hi­a­keta hau. Antolatzaileek gaia jarri, eta parte hartzai­leak Her­­naniko kalee­tan ze­har ar­gazkiak ateratzen pasa zu­ten goiz osoa. 

Hernaniar ­batek egindako bildumaren saria, Igor Gastesi Abadek jaso zuen. 


Hainbat aste igaro dituzte antolatzaileek argazki onenak aukeratzen, baina azkenean, atzoko egun haundia heldu zen eta sariak banatu zituz­ten. Hiru multzotan sailkatu zituz­ten sariak: lehenik, hau­rren tal­dea; bigarren, argaz­kiak mugikorrarekin atera zituztenak; eta hirugarren, helduak. 

Haurren sariak eta sarituak
Hiru sari ezberdin banatu zi­tuz­­ten: Bilduma Onena, Diana Martin Alesan­cori eman zi­tza­ion; argazki Bitxienaren saria  jaso zuena Irune Eizagirre Azpeitia izan zen; eta argazki Atsegine­na­ren saria berriz, Inhar Beroz Eizmendiri eman zitzaion. 

Haurretan, Bilduma Onenaren saria Diana Martin Alesancori eman zitzaion. 

Mugikorrarekin, sari bakarra
Lehiaketan, mugi­­korra­rekin argazkiak ateratzeko aukera zegoen, eta sari bat ere banatu zen, Bilduma Onena­ren saria, hain zuzen,  Amaia Gaste­si Elduayenek jaso zue­na. 

Helduen taldean, lau sari
Bilduma Onenaren saria Ali­cia Tebar Gaztanbidek jaso zuen, eta Bigarren Bilduma Onenaren saria berriz Iratxe Tejedor Jaunarerarrek. Herna­niar batek egindako Bilduma­ren saria Igor Gastesi Abadek jaso zuen, eta az­ken saritua, Mi­guel Clava­rren­­tzat izan zen, bera izan zelako Rallyko Argazki Onena atera zuena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!