judoa

Judo saio hirukoitza gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Gipuzkoako Txapelketa, alebinen borrokak eta defentsa pertsonaleko saioa izango dira.

Judoa izango da protagonista, gaur arratsaldean, Hernaniko kiroldegian. Gipuzkoako Txa­pe­l­­keta jokatuko da hasteko, se­nior mailan, 15:00etan hasita.

Eta haiek bukatu bezain las­ter, 16:30ak aldera, alebinen arteko borrokak hasiko dira.

Baina gehiago ere prestatu dute. Izan ere, Defentsa Pertso­nala Emakumeentzat proiektua jarri dute martxan, eta au­rreneko saioa egingo dute gaur, 17:30etan hasi eta 19:00ak arte, kiroldegian bertan.

Hilean behin egin nahi du­te jardunaldi bana, eta 16 urtetik gorako emakumeentzat da: «defentsa pertsonala ikasteak erakartzen ba­zai­tu, anima zaitez eta etorri kiroldegira!», lu­zatu dute deia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!