Boleibola

Gaurtik martxan, talde gehienak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Gaur arratsaldean egingo dute debuta, kiroldegian, neska seniorrek Gipuzkoakoan eta mutil seniorrek Euskadiko Ligan.

Asteburu honetan ekingo dio­te lehiari, Hernaniko boleibol talde gehienek. Eta seniorretan, debuta egingo dute, mutilen taldeak Euskadiko Ligan, eta neskenak Gipuzkoako Txapel­ke­tan. Gaur arratsaldean jokatuko dute biek, Hernaniko ki­roldegian bertan.

Aurrena, 16:00etan, mutilak ariko dira, Bera Beraren kontra. Guztira, 10 talde ariko dira, Euskadiko Ligan; eta 18 partidu jokatuko ditu Hernanik.

Mutilen partidua bukatuta, 18:30etan jokatuko dute neskek, Goierri­ren kontra. Zortzi talde lehiatuko dira aurten, Gipuz­koako Hasierako Txapelketan; eta zazpi partidu izango dira.

Beste hiru taldek ere ekingo diote Gipuzkoako Txapelketari, gaur bertan. Neska kadeteen talde bat kiroldegian ariko da, goizeko 11:00etan, Summa Alda­petaren kontra; eta Donostian bestea, 12:30etan Pio Baroja ki­roldegian, Fortunaren kontra.

Eta azkenik, neska infantilen aurreneko taldeak Tolosan jokatuko du, 11:00etan hasita, Laskorainen kontra. Bigarren taldeari, atsedena egokitu zaio, aurreneko jardunaldian.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!