ostegunetako feria

«Feriak pixkanaka-pixkanaka desagertzeko bidean daude eta Hernanikoa ikusi besterik ez dago»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 19a, 00:00

Azken asteetan hau da feriak ostegunero eskaintzen duen irudia Urbieta kaleko zuzengunearen amaiera aldera Marielutsera hurbiltzen.

Ostegunetako feria beti izan da entzutetsua, baina azken urteetan gero eta jende gutxiago mugitzen dela diote. Saltzaileek eta postuek ere asko egin dute behera. «Urbietako zuzengunean hutsune haundiak nabari dira».

Herenegun, ostegunero bezala, feria izan zen Urbieta kalean, baina azkenaldi honetan iru­dia aldatu da. Nabaria da gero eta postu gutxiago daudela eta Txirritak bere bertsoetan esan zuena ferieri buruz desagertuko ote da? 

Astelenian Tolosan,
asteartian Azpeitin,
asteazkenian Billafrankan,
ostegunian Hernanin,
ostiralian Legazpin,
larunbatean Zumarragan,
igandean paseatzen naiz
andregaiakin Donostin.

Osteguna feriarekin lotzen da Hernanin eta oraindik ere horrela da, baina gero eta itxu­ra tristeagoa du. Gara­pena no­la­koa izan den mer­katari be­raiek dira hobekien eza­gu­tzen dutenak. Eta alarma as­paldi jo zuten eta argi gorriak pizturik darama den­bora lu­zean.
Iñaki lasartearrak ia bizitza osoa da­ra­ma Hernaniko ferira etor­­tzen azeitunekin. «34 urte hasi nin­tzela Hernaniko ferira etor­tzen», hasierako urte haie­tan Atzieta kalera, edo orain­dik hernaniar askoren artean peri atzia bezala ezagutzen de­na. «Asko aldatu da, bai sal­tzaile aldetik, merkatariak utzi edo jubilatu egiten dira eta ez dago erreleborik eta saltzaile berri­rik ere ez da hasten, baita  sal­men­taren aldetik ere. Asko jai­tsi dira. Jende gutxiago mu­gi­tzen da».

«Fruta saltzen zortzi postu ere egon izan dira eta orain bakarra dago»
Horrek suposatu du Urbieta ka­leko zuzengunean hutsune asko ikusten dirala azkenal­dian. 50 metro baino gehiago egon daitezke hutsik. Iñakik adibide esanguratsu bat jarri du, eta deigarriena da jen­dea­rentzako. «Fruta saltzen pos­­­­­tu bakarra dago. Hemen zor­tzi fruta saltzaile egon dira eta ez orain dela hainbeste ur­te. Ba­tzuk jubilatu egin dira eta bes­te batzuk utzi egin dute. Orain hamar urte adibidez zo­rtzi zeu­den. Landareak amai­­­tzen zi­ren lekutik hasita».
Lekukoa hartu eta kalean saltzen jartzea ez da erraza Iñakiren esa­netan. «Gazteek ez dute sal­tzen hasi nahi herriz-herri merkatu ibiltarietan. Na­hiago du beste lan mota bat. Astelehenetik ostiralera lana egin eta kitto, saltsetan sartu ga­be».
Iñakik eta bere emazteak bost feri egiten dituzte astean zehar. «Astelehenetik larun­ba­tera. Ostiralak banaketarako erabiltzen ditut».

«Hernanin bezala beste herrietan berdina ari da gertatzen»
Hernanin gertatzen dena beste herrietan ere gertatzen da. Ez da kasu isolatua. «Her­na­nin ez da inor berririk hasi, beste herriren batean Nafa­rro­a­tik berriren bat hasi da. Baina bes­tela ez da inorrez hasten». Etorkizun iluna ikusten dio Iña­kik. «Janaren arloan he­men­­dik hogei urtera erretiroa har­tzeko gaudenak bakarrik egon­go gara, jubila­tze­ko gera­tzen zaizkigun ur­teak. Arro­parekin oraindik jen­de gehi­ago dabil, atzerritik etorri­takoak hasten dira».
Salmenten jaitsierak ere zeresan haundia du ferien kri­si honetan. «Askoz ere jende gu­txiago mugitzen da. Merka­tal zentru haundien eragina nabar­mena da. Merkatu txikia biziago zegoen. Jaitsiera pix­kanaka eman da, nahiz eta ur­te batzuk badaramatza eror­ke­ta askean».
Hernaniko ferian laurogei postuentzako dago lekua eta gaur egun askoz ere gutxiago daude. Eta hori erraztasun logistikoak haunditu egin di­rela postuen egituran esa­te­rako. «Garai bateko bur­nitzar haiek albo batera utzi ditugu gehienek». 
Beste herrietan ere egoera zaila bizi dute. «Urnietan postu bakarra geratzen da. Usurbilen bost postu geratzen gara... Errenterian postu asko daude, baina gehienak arroparenak. Andoainen 100 postu inguru egongo ziren eta orain 40 daude. Tendentzia da janari pos­­­tuak asko jeistea eta arropa man­tentzea». 

«Udalek ez dute ­erraztasunik jartzen»
Isabel Jauregi da geratzen den fru­ta saltzaile bakarra. «40 urte da­ra­mazkit fruta saltzen, na­hiz eta Hernanin gutxiago era­man». Bakarra ez dela zu­zendu du, berehala. «Beste mu­til na­far bat ere etortzen da». Bere iri­tziz, insti­tu­zioen lagun­tza be­har da lan honetan man­ten­tzeko. «Uda­­lek erraz­ta­su­nak eman behar dituzte eta ez da horrela ger­tatzen».  
Esfortzu haundia eskatzen du bere ustez. «Goizeko bos­te­tan jaiki behar duzu, konpra egin, eguraldi ona badago hor non­bait, baina euria, hotza, kaz­­kabarra, haizea, elurra... edu­ki ditzazkezu. Postua ere ga­­­restia da. Denak jaitsi gara eta txikiak orandik eta zaila­goa du laguntzarik ez duelako. Baldintza batzuk daude postua izateko eta hori bete edo bes­tela ez daukazu posturik».
Landareak ere beherakada izan duela adierazten du Isa­be­lek. «Dena dator beheraka. Jai­tsi da Tolosa, jaitsi da Az­peitia, zer zen Ordizia garai ba­tean? eta zertan geratu da orain? udalek zer egiten dute azoken alde? Ez dira hurbildu ere egi­ten azoka zer egoeratan dago­en ikustera. Azoka hiltzen ari da eta ez baldin badugu nahi hori horrela izatea zerbait pentsatu behar dute insti­tu­zioek».  

«Postua edukitzea garestia da»
Mohammed gaztea da, baina bizitza osoan ezagutu du feriko bizitza. «Jaio nintzenetik nire eta familiaren bizitza feriaren inguruan mugitu da». Zu­mai­tik Hernanira etortzen zi­ren be­re aiton-amonak. «Arro­­­pa­rekin etortzen ziren osa­bekin eta orain ni etortzen naiz osa­barekin batera. 40 ur­tetik gora daramazki Herna­nira etor­tzen. Hasieran Atzie­tara, nik hura ez dut gogo­ratzen, eta ge­ro Urbietara».
Mohammedek 14 urte da­ra­matza ostegunero ferira etor­tzen. «Pentsa». Arropekin etor­tzen diren saltzaileak ez dira hain kexu. «Jaitsi da mu­gi­men­­dua eta salmenta, baina gus­tora gaude. Ongi sal­tzen du­­­gu nahiz eta behe­rakada egon den». 
Hala ere, mugimendu gu­txiago ikusten dela dio. «Sal­tzaileak desanimatu egi­ten dira eta pixkanaka utzi egi­ten dute eta batez ere ez da inor berririk sartzen garai batean bezala. Orduan baze­goen le­ku­koa hartuko zuena».
Arrazoietako bat postuak garestiak direla dio. «Astele­henetik igandera aritzen gara lanean eta egunero egunero ikusten dugu nola gero eta jende gutxiago etortzen den erostera. Krisia, beste denda mota egoteak (gure kasuan txinatarren dendak), merkatal gune haundiak... denak du eragina. Gurpil baten moduan batak bestera eramaten du».  

 

«Atzieta kaleko feriak xarma berezia zuen, biziagoa zen eta jende gehiago mugitzen zen bertan»

Hernaniko feria 90eko hamarkadan sartu arte Atzieta kalean egiten zen ostegunero, gero urte batzuetan Atsegindegira pasa zen, eta dagoeneko ia 25 urte bete ditu Urbieta kaleko oraingo kokalekuan.

Hernanin Atzieta kalean egiten zen merkatuaren oroitzapenak hernaniar askok dituzte, ez bait dira horrenbeste urte bertan merkatua egiteari utzi zi­tzaiola. 
Pasa den mendearen hasieran eta XIX mendean animaliak, landareak eta nekazari­tzako lanabesak saltzen ziren batik bat. Hori aldatzen joan zen denborarekin. Kaleak ere izena aldatu zuen.
Hasiera batean, izan zen Atzieta euskeraz, eta Barrio de las Afueras gazteleraz. 1896an hartu zuen erabaki hori Uda­lak. 1927an aldatu zuen izena eta Perkaiztegi izena jarri zi­tzaion. 1988ko Udaleko bilkuraren on­doren berriz ere Atzieta izena berreskuratu zen. 90ga­rren hamarkada sartzearekin batera aldatu zen lekuz merkatua egiteko eremua. 
Lehenengo urteetan, Atse­­gin­degiko kirol ze­lai­ra, ordurako parking bihurtua. Iñakik gogoratzen du, nahiz eta urteak ez zehaztu. «Nire gurasoekin etor­­­­­tzen nintzen Herna­nira (Atzietara) mutil kozkorra nin­tzenean. Gainera eguer­­dian iristen ginen. Goi­ze­an bes­te merkatu bat egiten ge­nuen, eta ordubietarako Her­naniko postua jartzen ge­nu­en. Izugarri saltzen zen arra­tsaldeetako ordu­tegian».

«Goizuetatik eta Aranotik jende asko etortzen zen Hernaniko ferira» 
90garren hamarkadaren erdi­aldean jarri zen azoka Ur­bieta kalean. Hala ere Atzie­tako xar­ma eta batez ere mu­gimendua ez da inoiz itzuli. «Biziagoa zen, jende askoz ere gehiago mugitzen zen eta postu kopurua ere haundiagoa zen. Abere desberdinak jartzen ziren. Nafarroa, Goizueta eta Arano aldetik jen­de asko etor­tzen zen. Beste gau­za bat zen». Sega pikan, baratxuri postuak, animaliak... denetarik egoten zen eta barietatea haundiago zen. Nahiz eta feria lekuz aldatu Portalondo ondoan oilasko postuak jar­tzen ziren. 
Baserritar askorentzat egu­na herrian pasatzeko aukera paregabea izaten zen. Oraindik ere bada hori egiten duenik. Baserritik herrira igo edo jaitsi, postuak ikusi, zerbait erosi, solasaldia ezagunekin, bazkaria, hamaiketakoa edo me­rien­da, bere garaian askok Kaxkoko hainbat tabernetan, eta ge­ro buelta baserrira egun ederra pasa eta gero.  
Landareak oraindik mantentzen dira eta kanpoko jende gehiena, postu horiek erakar­tzen dute gaur egun; landare bila datoz haiek. Hala ere, hori udaberria hurbiltzen denean izaten da, batik bat. 

 

 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!