Iruñean jaio eta Hernanin bizi den Karlos Apeztegia presoari lau urteko espetxe zigorra ezarri dio Auzitegi Nazionalak. «ETAri atzemandako paperak» oinarri hartuta, hamaika urtekoa eskatzen zuen Fiskaltzak. Aurretik jada 22 urte egin zituen preso. Atzo epaitu behar zuten Auzitegi Nazionalean, eta zigor luzearen mehatxua zuen bizkar gainean: hamaika urtekoa hain zuzen ere. Azkenean, alde guztien adostasunez lau urteko zigorra ezarri zaio. Urtebete darama kartzelaratua, iazko urrian atxilotu zuten eta.
Gaurko manifestazioa dago deitua, Plazatik hasita, 20:00etan. Presoen senide eta lagunek bat egin dute bertaratzeko.