Musika

Harizko hotsak Biterira, Alos Quartetek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 17a, 00:00

Biterin emango du kontzertua gaur, Alos Quartet, harizko laukoteak.

‘Lau’ diskoa aurkeztuko du, 20:00etan. Sarrerak, zozketan irabaziak, Biterin jaso behar dira.

Hogei urteko ibilbidea osatu du Alos Quartet, harizko lauko­te­ak, eta gaur, 20:00etan Biterin, 16 pieza biltzen dituen azken la­na, Lau, aur­keztuko du. Xabier Ze­berio, Lorena Nú­ñez, Fran­cis­co Herrero eta Iván Car­mo­na ari­ko dira ny­ckel­harpa, bi­olin, bi­ola eta txe­loan, eta Iñi­go Egi­ak la­gun­duko die perku­si­oan.
Sarrerak salgai daude Bi­te­rin, 7,5 euroan, eta Kronikaren zozketako ira­­bazleek ere, bertan jaso behar dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!