Proiektu berria jarri dute martxan Gizarte Berrikun-tzako LHIIko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek: bizikletak konpondu, eta Wukrora bidaliko dituzte. Horretarako, herritarren laguntza eskatu dute, bizikletak lortzeko.
Etiopiako eskolarekin, elkarlanean
Urteak dira Hernaniko Lanbide Heziketako ikastetxea eta Wukroko (Etiopia) eskola bat elkarlanean ari direla, eta hortik sortu da orain, proiektu berria.
Hernaniko ikasleek bizikleta zaharrak zaharberritu eta Wukrora bidaliko dituzte. Horregatik, Hernani eta inguruko herritarrei bizikletak eskatu dizkiete; dagoeneko erabiltzen ez dituzten horiek, baina oraindik gordeta dauzkatenak.
Erbiltzeko moduan dauden tamaina guztietako bizikletak jasoko dituzte, urte osoan zehar. «Baina, zenbat eta lehenago ekarri, hobe», azaldu dute, lanerako gogoz.
Hernaniko Lanbide Heziketako ikastetxea goiz eta arratsaldez egoten da irekita, eta, beraz, nahi denean utzi daitezke bertan bizikletak, atezainari galdetuta.