Eskalada eta Gau Beltza, urriko aukeretan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 00:00

Ekintza gehiago antolatu ditu Gaztelekuak urriko hilabeterako. Bat, eskalada ikastaroa izango da. Larunbatean egingo da, Santa Bar­baran; eguraldi txarra eginez gero, Pio Barojan. Izena emateko az­ken eguna biharkoa izango da, eta euro bakarra ordaindu beharko da. 

Bestalde, Gau Beltza dela eta, ekitaldi bereziak egingo dira: hi­la­ren 29an, maskara eta dekorazioak landu eta Gau Beltzaren inguruko bideoak grabatu; hilaren 30ean, gailetak, mozorroak eta makillajea prestatu; eta 31n, film bat ikusi eta mozorro photocall-a.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!