Bihar Biterin emango du kontzertua Alos Quartet, harizko laukoteak. Lau disko berria aurkeztuko du, 20:00etan hasiko den emanaldian. Sarrerak salgai daude Biterin, 7,5 euroan, baina doan ere lortu daitezke, Kronikalari edo Doberako bazkide izanez gero, hiru sarrera bikoitz zozketatuko baitira. Parte hartzeko azken eguna da gaur. Deitu: 943 33 08 99.