Aire Garbia

«Inguruko industriekin lotutako arnasketa arazoak» salatzeko, deia

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 00:00

Aurreneko bilera gaur deitu du Hernani Aire Garbiak, 19:00etan Biterin, jarri den salaketa baten berri emateko. Hurrengoa, 29an.

Deialdia zabaldu du Hernani Aire Garbia plataformak, he­rriko usainekin eta arnasketa arazoekin lotuta egin den salaketa baten berri eman,  eta egon litezkeen kasu be­rriak ezagutu ahal izateko. Bi bilera deitu ditu horretarako. Au­rre­nekoa gaur izango da, arra­tsaldeko 19:00etan hasita, Bi­te­rin. Hurrengoa, berriz, urri­aren 29an izango da, 19:00etan Biterin, baita ere.

«Kasu gehiago baleude, ezagutu egin nahi genituzke»

Hernani Aire Garbiak azaldu du taldeko kide batek salaketa jarri duela, batetik, Hernaniko Udalean; bestetik, Osasun eta Ingurumen Sailean; eta, az­ke­nik, Eusko Jaurlaritzan, «ar­nas­keta arazoengatik, az­ke­nal­dian ohi baino nabar­me­na­­goak diren usainak ezta­rri­an sartu eta azufre zaporea uz­ten dutenez, arnasketa kri­sia izan zuelako». Hori horrela, «inguruko in­dustriekin lotutako arnasketa arazoak medio salaketaren bat jarri nahi dutenei harre­ma­netan jartzeko» eskatu die Plataformak. «Kasu gehiago baleude, ezagutu egin nahi ge­ni­tuzke, aspaldidanik sufri­tzen dugun arazoari, eta oke­rre­ra egiten ari denari kon­pon­bidea bilatzen saiatzeko».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!