Musika

Alos Quartet taldea etzi ariko da Biterin, ‘Lau’ diskoa aurkezten

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 00:00

Harizko laukoteak Biterin joko du etzi, 20:00etan. Sarrerak salgai daude. Kronika-Doberak hiru bikoitz zozketatuko ditu.

Disko berria argitaratu du Alos Quartet, harizko lauko­te­ak: Lau. Hori horrela, hau aurkezteko kontzertua eman­go du ostegunean, hilaren 17an, 20:00etan Biterin. Dagoeneko 20 urte bete dituen taldearen lan berri honek 16 pieza biltzen ditu, gehienak, Xabier Zeberiok konposatuak eta mol­datuak. Biolin eta nyckel­harparekin ari­ko da Zeberio be­ra; bio­la­rekin, Lorena Nú­ñez; bioli­na­rekin, Francisco Herrero; eta txeloarekin, Iván Carmona. Perkusioa ere izan­go dute lagun, Iñigo Egiari esker.  Sarrerak salgai, eta zozketan Emanaldirako sarrerak salgai daude 7,5 euroan, Biterin. Horrez gain, Kronikalari eta Doberako bazkideen ar­tean hiru sarrera bikoitz ere zoz­ketatuko dira. Parte har­tze­ko, iruzkina egin interneten, edo deitu: 943 33 08 99.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!