Elkargunea

Aurkezpen azoka Elkarguneak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 16a, 10:14

Ipuin kontaketak eta proiekzioa, umeentzako gunea, henna tatuajeetarako txokoa eta musika izango dira, eragile sozial, kultural eta sozioekonomikoak biltzen dituen elkarteak antolatuta.

Urte hasieran hasi zen bil­tzen eta osatzen, Hernaniko era­gile sozial, kultural eta so­zio­ekonomikoak biltzen ditu­en Elkargunea. Hainbat bilera egin ditu azken hilabeteetan, eta herritarren aurrean eza­gutzera emateko lanetan ari da orain.

Horrekin lotuta, aurkezpen azoka antolatu du larun­ba­terako. Plaza Berrin egingo da, 12:00etatik 14:30etara, eta ber­tan azalduko da eragile ba­koi­tzak zer egiten duen eta zein esparrutan lan egiten duen.

Hainbat taldek osatzen dute Elkargunea, eta horiek ezagutu ahal izango dira: Amher, Dobera, Atawafok, Koxka, Stop Kaleratzeak, Her­na­niko Gure Esku Dago, Kon­trakantxa...

 

Festa giroa, aurkezpenen ondoren

Aurkezpenak eginda, festa giroa nagusituko da larun­batean, eguerdiko 13:00etatik aurrera.

Batetik, ipuin kontaketak eta proiekzioak izango dira. Bestetik, umeentzako gunea. Era berean, henna tatuajeak egiteko txokoa  izango da, eta denentzako, musika.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!