Hodei Lujanbio hirugarren, Urkaben

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 15a, 02:00

Urte ederra daramaki Hodei Lujanbio goizuetarrak, mendi lasterketetan; eta udaratik ere, indartsu bueltatu dela eraku­tsi du.

Urkabera Igoera lasterketa egin zuen larunbatean, Oiartzunen, eta podiumera igo zen, hirugarren postuan sailkatuta. 8:54 denboran osatu zuen goizuetarrak, Urkabeko tontorrera 1,6 kilometroko igoera labur bezain gogorra. Aurre­tik izan zituen Jon Urtizberea (8:28) eta Jokin?Arretxea (8:48).

 

Maitane Guerrero laugarren, 3 Hondartzetako proban

Igandean, berriz, podiumetik gertu geratu zen Mai­tane Gue­rrero hernaniarra, Do­nostiako 3 Hondartzetako lasterketan. 40:08 denboran osatu zi­tuen 10 kilometroak, eta mi­nu­tu pa­sa­txora izan zuen hirugarrena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!