Hain zuzen, 67garren izan zen bere kategorian, 45 eta 49 urte bitartekoen artean.
10:04:37 denboran osatu zituen hiru probak atleta hernaniarrak.
Kategoria horretan, Alexandre Vinokurov izan zen azkarrena, 08:48:24 denbora eginda.
Sailkapen orokorrean, aldiz, Jan Frodeno alemaniarra izan zen garaile (07:51:13).
Emakumeetan, Anne Haug alemaniarrak irabazi zuen, 08:40:10 denbora eginda. Eta 45 eta 49 kategorian, aldiz, Janette Dommer gailendu zen, 09:45:44 denboran hiru probak bukatu ondoren.