Larra eta Basozabalen arteko apustuak irudi ederrak utzi zituen igandean. Jende asko hurbildu zen eta eguraldia lagun izanda ikuskizunak irabazi zuen. Hego haizearekin hasi zen apustua, baina segan hasi aurretik giroa zerbait freskatu zen eta horrek deneri lagundu zien. Lekua ere aparta da; Jauregiko belardia bezalako tokia bilatzea horrelako lehiarako zaila da. Emaitzaren emozio faltan, bi kirolari esfortzu bizian ikustearekin gozatu zuten hurbildutakoek.