Urriaren 12a «jai egun arrotza» izendatu dute Hernaniko Ernaik eta Ikasle Abertzaleakek, eta Gazte Eguna antolatu dute, aurre egiteko. Ernaik, Jai arrotzen aurrean, Hernaniko gazteak antolatu! lelopean egun osoko egitaraua prestatu zuen: Altsasuko gurasoen hitzaldiarekin hasi zuten larunbata, EH Bilduko bulegoa entzulez beteta, eta jai giroan jarraitu zuten gero, gauera arte. Kontrakantxa Gaztetxean elkartu ziren Ikasle Abertzaleak, Jai egun arrotzei intsumisioa lelopean, eta autodefentsaren beharraz hausnartu eta bazkaria egin zuten.