Gerora, egun Musika Eskola dagoen horretan izan zuen bulegoa, eta gaur egun, Sandiusterriko beheko lokaletan ematen du zerbitzua, astero; Zaharren Egoitzaren azpian.
Bilerak, erabiltzaile eta senideentzat
Urteurrenaren harira, Alkoholiko Anonimoen Santa Barbara Taldeak gogorarazi nahi izan du «alkoholismoa ez dela bizioa, gaixotasuna baizik; sendaezina, progresiboa eta hilgarria, baina geldiarazi daitekeena. Horretarako, jarrera eta benetako gogoa eduki behar dira, edateari uzteko».
Informazioa ematen da astero, ostegunetan 19:00etan.
Horretan laguntzeko, astero bilerak egiten jarraitzen dute. Batetik, alkoholismo arazoa duten erabiltzaileekin egiten dituzte bilerak, terapia itxiak, astelehen eta ostiraletan, 19:30etatik aurrera. Bestetik, asteazkenetan, Al Anon taldeko kideak, hau da, gaixoen senitarteko eta lagunak 18:30etan biltzen dira.
Azkenik, astero, ostegunetan, bilera irekia egiten da 19:00etan, errekuperazio programa ezagutu nahi duten guztiei irekita. Telefonoz ere jarri daiteke taldearekin harremanetan, 943 33 11 03 telefonoan, 566 luzapenean.
Anonimatua, bermatua
Nabarmendu dute «helburu bakarra dela edan gabe eustea eta beste alkoholikoei horretan laguntzea». Horretarako, nork bere esperientzien berri ematen du taldean, baina anonimatua bermatzen da, «errekuperaziorako oinarria baita». Era berean, kide berriei erakusten zaie «zein desberdina den alkoholaren erruz gobernatu ezin den bizimodua, edota gaixotasunetik aterata lortzen den bizimodu zoriontsu eta eraikitzailea».