«Patinete elektrikoen ­erabilpena arautzeko lan ­taldea proposatzen dugu»

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 02:00

hernanin gertaturiko istripu larria eta gero Hernaniko PSE-EEk Udaleko antolakun­tza batzordean proposatu zuen aurreko ostegunean pa­ti­nete elektrikoek eta beste ibil­gailu batzuen erabilpena arautzeko lan taldea sortzea. «Horrek udal ordenantza bat, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabilpenerako, bi­de­­ratuko luke».  

Ricardo Crespo bozeramaileak dioenez «Trafiko Zuzen­da­ri­tza lanean ari da arau berri bat sortzen, mugitzeko era be­rri hauek erregulatzen di­tu­ena, baina bertatik infor­ma­tzen da gailentzen den araua munizipala dela. Beraz Hernani jadanik berandu doa eta lehenbailehen hasi behar dugu honetan lanean».

Alderdi sozialistako boze­ra­maileak ere «elkartasun me­zua bidali nahi dio Eli­za­txon istripua izan zuen gizo­nari eta ea ahalik eta azkarren osa­tzen den».

Patinete elektrikoen erabilera orokortu egin da. «Ez dago araudirik eta alegalitate egoeran mugitzen dira erabiltzaileak. Askotan ez daramate argi egokirik eta frenu arazoak izan ditzazkete. Kez­ka­garria da askok pentsatzea patinete hauek jostailuak direla, baina ez dira inondik inora jostailuak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!