LGTB kolektiboen azken 50 urteko historia bildu nahi da

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 02:00

hernaniko pertsona lesbiana, gay, transexual, intersexual eta heteroarautik kanpo ko­­katzen diren bestelakoek ­ azken 50 urteotan (1969-2019) izan duten bilakaera politikoa jasotzeko ikerketa abiatu zuen Udalak joan zen ikasturtean.

Hemeroteka eta bibliografia lanak egin ondoren, orain LGTB pertsonen bizipenak jaso nahi dira eta esperientzia subjektiboei leku egin nahi zaie. «Horretarako, herritarrak animatu nahi ditugu ikerketan parte hartzeko, norberak bizi izandakoa kontatzea kolektibo horien oroimen historikoa berreskuratzeko garrantzitsua baita».

Hiruki Larroxa kolektiboa ari da ikerlan hau egiten, Uda­laren enkarguz. Ikerketan in­teresa izanez gero eta bertan parte hartu nahi izanez gero, helbide eta telefono hauek daude herritarren eskura: hernanikolgbtikerketa@gmail.com eta 690 145 760 telefono zenbakia. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!