Conxa Borrell prostituzioaz eta sexu lanaz ariko da gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 02:00

prostituzioari eta sexu-la­na­ri buruzko jardunaldiak ga­ur hasiko dira Biterin, 18:30­etan, Conxa Borrell Bernausek eskai­niko duen hitzaldiarekin.  Otras sexu-langileen sindikatuaren idazkari nagu­sia da Borrell eta Sexu-lana; lan esku­bi­de­ak, sindikatzea eta esplotazioa da hitzaldiaren izenburua. 

Aurrerago beste bi hitzaldi ere izango dira. Urriaren 22an, Ame­lia Tiganus ekintzaile femi­nis­ta eta prostituzio sistemaren biziraulea izango da hizlari. Emakumeak eta neskak: pros­ti­tuzioaren salgaiak. Nola egiten da bat puta? gaia izango du hizpide, Tiganusek.

Eta azkenik, hilaren 25ean, Péter Szil psikoterapeuta, he­zi­tzailea eta indarkeria pa­triar­kalari bu­ruz­ko gaietan ak­tibistak eskainiko du. Gizo­nak, pornografia eta prostituzioa gaia jorratuko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!