Zubipeko grada aldean hesi berria eta sare haundi bat jarri ditu Udalak

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 02:00

Zubipeko zelai nagusia inguratzen duen hormigoizko he­sia kendu du Udalak eta ho­rren ordez baranda bat jarri da zelai osoan zehar. Grada al­dean ere hesi berri bat jarri da. Hernani Erabaki 2017ko par­tehartze prozesuan hesia kentzeko proposamena atera zen. Orduz geroztik, proposamena gauzatzeko hainbat bilera egin dituzte udal ordezkariek eta Hernaniko Futbol taldeko zuzendaritzako kideek. Zenbait aukera aztertu on­doren, bozkatutako ideia ez ze­la bideragarria ikusi zen. Hori dela eta, Hernani Erabaki aurrekontu partehartzaileen jarraipen batzordeak erabaki zuen 25.000 euroak futbol el­karteak beste proposamen ba­tean inbertitzeko aukera izango zuela. Proposamen be­rria izan zen grada aldeko al­de­aren hesia aldatzea eta taberna kokatua dagoen altu­eran sare haundi bat jartzea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!