'Basozabal' jaun eta jabe, desafioan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 14a, 02:00

Jokin Urretabizkaia Basoza­ba­lek erraz irabazi zuen Jon Larrañaga Larraren aurkako apustua, Jauregi jatetexeko belardian. Irabazleak 1.238 kilo ebaki zituen eta galtzaileak 865 kilo, 373 kiloren aldea. Ikuskizuna bai, jende asko ere bai ikusten, 700 inguru, baina emozioa falta izan zitzaion desafioari. 

Honela, Basozabalek guz­tira 6.000 euro irabazi ditu, 3.000 euro alde bakoitzeko, eta Larra baino gehiago dela erakutsi zuen.

Gainera, hasieratik bukae­raraino nagusitu zitzaion. Aiz­koran berdintasun gehiago egon­go zela espero zen, baina lehenengo enborretik aban­taila haundia atera zuen do­nostiarrak. Zortzi kanaerdiko moztu behar zituzten eta lehenengoan bi minutu t?er­ditik gorako abantaila lortu zuen 20 urteko gazteak. 

Hurrengo enborretan ben­taja gorantza joan zen egur guztietan. Aizkora lanak 31 mi­nutu eta 45 segundotan amaitu zituen Basozabalek eta 40:42an 51 urteko Larrak.


Sail bat baino gehiagoren  aldea

Ordurako donostiarrak sail er­dia baino gehiago moztua zu­en. Hernanin bizi den oiar­tzu­arrak sentsazio hobeak trans­mi­titu zituen segan, bai­na he­men ere abantailak go­raka egin zuen. Ordubete eta laur­den igaro zirenean eta epai­leak amaitzeko txistu soi­nua jo zuenean bien arteko al­dea sail bat pasea zen. Gero ki­lotan ere alde hori nabar­men ge­ratu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!