Legorburuk berriz, Cafes Gosoa saria

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 13a, 02:00

Pasa de urriaren 1ean, Kafearen Nazioarteko egunean, eman zituen jakitera Bilboko Cafés Gosoa enpresak urtero antolatzen duen literatura lehiaketako irabazleen izenak eta euskarazko atalean, Iñigo Legorburuk lortu du lehenengo saria bigarren urtez jarraian. Horrela, 86 kilo kafe eta bere narrazioa argitaratua ikusiko du, gaztelaniakoarekin batera, liburuxka formatuan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!