Atlantiar nazioarteko biltzarra hartuko du Orona Ideok

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 13a, 02:00

Urriaren 18an, datorren ostiralean Ipar Atlantikoko herri indigenen inguruko Na­zio­arteko Biltzarra egingo da Ga­larretako Orona Ideo eraikinean, Jauzarrea, euskal jakin­tza aztertu eta zabaltzeko fun­tsak antolatuta. Bertan eta egun guztian zehar, euskaldunei buruzko ikerketa la­nak aztertuko dira.


Izenematea irekita dago

Bertan izango dira hainbat ar­keologo, antropologo, biologo... Izen-ematea irekita dago www.jauzarrea.com webgunean, 60 euroan. Baz­ka­ria aparte izango da. In­for­ma­zio gehiagorako 948  580 976 telefonora dei­tu behar da, edo jauzarrea@gmail.com hel­­bi­de­ra ida­­­tzi daiteke.


Zer da Jauzarrea?

Jauzarrea bere kudeaketa-ereduaren bidez, bizitasunez eta eraginkortasunez zabaldu na­hi du kultura gizartean, gizarteak berak kultura ahalik eta hobekien onar dezan, zertarako eta jakintza bultzatzeko; zertan eta gizarte harremanei zuzenean eragiten dieten al­derdietan, batez ere. Kul­turen arteko loturak eta kulturak elkarrekin bizitzeko harremanak sortzen ditu, on­dare ma­terialaren eta ez-ma­terialaren arloak landuta, eus­kal kultura aztertu eta zabaltzeko, euskal kulturaren eta beste herri in­di­gena ba­tzuen arteko ha­rremana areagotze aldera.


Programazioa

08:30, Biltzarraren hasiera. Xabier Otero (Jauzarrea).

09:00, Dennis Stanforden Oroimenez.

09:30, Bruce Bradley: Euskal Aterpeko jendea Ipar Amerikan, Azken Izotzaldi Nagusian.

10:30, Michael Collins: Clovis kultura eta Gaulteko arkeologia gu .

11:00, Xabier Otero: Gaulteko (Texas) harri grabatuak interpretatzeko proposamena. Itsasontzien lehen irudiak Amerikan, duela 13.000 urtekoak.

11:30, Margaret Jodry: Clovis jendeak urki-azalez egindako kanoen zantzu posibleak.

12:30, Ron F.Williamson eta Louis Lesage: Wendat herria eta San Laurendi ibaiaren arroa. Datu berriak Wendat herriaren ibilbideak, merkataritza eta sorlekua ulertzeko.

13:00, Lionel Sims: Mitoak Ekialdetik Mendebaldera, Atlantikoan barrena. Euskal Herriko arkeologia eta arkeo-astronomia barnebilduz, Herensuge euskal mitoan oinarrituta.

13:30, Stephen Oppenheimer: Egun Amerikan diren antzinako europar leinu iraungiak.

15:00, Maria Pala: Ipar Amerikako Ipar Ekialdeko Lehen Nazioen ikerketa genetikorako proiektua. Emaitzen aurrerapena.

15:30, Martin Richards: Euskal Historia Genetikoaren Proiektua, Euskal Mitogenoma Modernoa.

16:00, William Fitzhugh: Euskaldunak eta Inuitak batera lanean Iparraldeko Behe Kostaldean (Quebec). San Laurendi golkoa.

17:00, Stephen Augustine: Jakintza Indigenaren zabalkundea unibertsitateetan. Unama?ki Proiektua, Jauzarrearekin batera abiarazia.

17:30, Eddy Kennedy: Euskal Programa Jauzarrearekin eta CBUrekin batera Louisbourgen.

18:00, Andrew Parnaby:Euskaldunak Louisbourgen.

18:30, I.N.T.E.R.C.: Munduko Hamabi herri MatrikulturalChengduko erakusketan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!