Aizkorak eta segak zorroztuta, prest

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 13a, 02:00

Jokin Urre­tabizkaia 'Basoza­bal' donostiarra (20 urte) eta Jon Larrañaga 'Larra' (51 urte)  Her­nanin bizi den oiar­tzua­rraren arteko desafioa gaur jo­katuko da, Jauregi jatetxeko zelaian, eguerdiko 12:00etan. 3.000 euro jokatuko ditu ba­koi­tzak eta egin beharreko la­na; lehenengo zortzina kana-erdiko moztu, eta, ondoren, segan 75 minutuko denbora be­te arte. Denbora ho­rretan be­lar ki­lo gehien mozten duena izan­go da garaile.  Biak ere sasoiko eta gogotsu agertu dira aurre­ko egunetan; urduri ere bai, asko baitago jokoan. 


Jendetza espero da Jauregin eta sarrera 20 eurotan

Bi kirolariek prestakuntzak be­har bezala egin dituzte eta Jauregin jendetza espero da biak lehian ikusteko. Sarre­raren prezioa 20 eurokoa da. Basozabalentzako lehe­nen­go apustua da, ez ordea, Larra­ren­­tzako. Aurretik baditu jo­ka­­­tuak hainbat erronka. Ho­ri bai, ez bihar jokatuko den ohiar­tzunarekin. Bai bata eta bai bestea aizkoran eta segan ari­tzen dira, eta aurten Baso­zabal Euskal Herriko txapel­ketan ere ari­tu da, segan. Aizkoran ere era­kustaldietan aritu da. Larra gehiago da aiz­kolaria.

Apusturako egur guztiak Urre­tabizkaiak aurkeztuko di­tu. Baso­za­balek, la­guntzaile be­za­la, pres­takun­tzan, Gabriel Sa­ra­legi eta Juan Manuel Era­sun izan ditu. Larrak, ordea, Irun­txiberri; eta Donato Larre­txea aizkolari haundia ere alboan eduki du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!