Bisita gidatuak, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Bakailu Astearen barruan, bisita gidatuak antolatu dituzte gaur eta bihar, Hernaniko hirigune historikoan. Euskeraz izango da gaurkoa, 11:00etan Biteri aurretik abiatuta; eta gaztelaniaz biharkoa, ordu eta toki berean. Ez dago izena eman beharrik, eta nahikoa da bertara azaltzea. Gainera, martxan jarraitzen du bakailu pintxo lehiaketak: herriko 26 tabernatan dastatu daitezke, datorren ostiralera arte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!