Magia, musika zein jolasak, Pausoka Eguna ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

«Behar bereziak dituzten hau­rren errealitatea ezagutzera emateko», Pausoka Eguna os­pa­­tuko dute gaur. Eta oraingoan, Hernanin izango da, Urumea ikastolako patioan.

Festa giroan emango dute ezagutzera, beste urte batez, haur horien errealitatea eta Pausoka Elkartearen lana. Goi­zeko 11:00etan hasiko dira ekintzak, eta arratsaldera arte, musika, magia zein jolasak izango dituzte gozagarri, bertaratzen direnek.

Tartean, bazkaltzeko aukera ere izango da bertan: paellada solidarioa izango da.

Egun osoan zehar, gainera, pintxoak, edariak eta tonbola egongo dira, Urumea ikastolan bertan.


GAUR, Urumea ikastolan

11:00, Pausoka Egunaren hasiera.

11:15, Ezagutu Pausoka tailerra.

11:30, Aurpegi margotzea eta eskulanak.

12:00, Porrotx pailazoarekin kantu eta dantza saioa.

13:30, Paellada solidarioa.

15:00, Denentzako ginkana.

15:30, Umeentzako tailerrak.

16:00, Marsel magoaren saioa.

17:00, Puzgarriak.

18:30, Zozketa solidarioa.

19:00, Pausoka Egunaren bukaera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!