Tortilla txapelketa, bazkaria eta erromeria, auzotarren egunean

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Ohi bezala, Portu Eguna ospa­tzeko zita jarri dute gaur, auzotarrek. Eguerdian elkartuko di­ra, auzotarren arteko patata tor­tilla lehiaketarekin; baina nos­ki, lehenago hasi beharko dute tortillak prestatzen! Eginda era­man beharko dituzte, etxetik, eta 12:00etan entregatu.

Orduan irekiko dute, epaimahaikideen deliberaziorako tartea, eta 13:00etan izango da sari banaketa. Bi tortilla goxoenak egiten dituztenek jasoko du­te saria, aurten ere: aurrene­koak, bi lagunentzako bazkaria Fagollaga jatetxean; eta bigarre­nak ere bi lagunentzako bazkaria, baina Errioguardan.


Auzo bazkaria eta erromeria, auzotarrak elkartzeko

Txapelketako tortillekin egingo dute hamaiketakoa gero, auzo bazkariari bidea egiteko. Eguer­diko 14:30etan izango da bazkaria, eta aldez aurretik erosi behar zi­ren tiketak.

Bazkaritan piztutako giroak, arratsaldean izango du segida, Bide Batez taldearen erromeriarekin denak dantzan jarrita. 

Auzotar guztiak gonbitatu di­tu Portuko Auzo Elkarteak, animatu eta parte hartzera.

GAUR, Portu auzoan

12:00, Auzotarren arteko patata tortilla txapelketa. Etxetik eginda eraman beharko dira.

13:00, Tortilla txapelketaren irabazleei sari banaketa: 1go saria, bi lagunen­tzako bazkaria, Fagollaga jatetxean; bigarren saria, bi lagunentzako bazkaria, Errioguarda jatetxean.

14:30, Auzo bazkaria. Tiketak aurrez erosi behar ziren.

18:30, Erromeria, Bide Batez taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!