David Smithen obra nobedadea, Chillida Lekuren denboraldi berrian

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Bete da aurreneko urte erdia, Chillida Leku museoa berriro ireki zutela; eta ezin balorazio hobea egin dute, museoko ar­duradunek eta artistaren fa­mi­­liak: «55.000 bisitari baino ge­hiago izan ditugu, eta uda­rako ekintzetan %90ekoa izan da par­­tehartzea. Erronka ez zen soi­­lik irekitzea, bidea egi­tea baizik; eta izan dugun ha­rrera eskertu behar dugu, oso arra­kas­tatsua izan da. Balora­zioa zoragarria da», na­bar­men­du zuen Mireia Ma­ssa­guék, Chillida Lekuko zu­zendariak, atzoko prentsaurrekoan. Pilar gelan izan zen hori: «inau­gu­ra­zioan oraindik ez zegoen prest, eta Pilar Belzunceri es­kai­nitako txokoa da».

Aurreneko sei hilabeteekin oso pozik azaldu zen Luis Chi­llida ere, Eduardo eta Pilarren semeetako bat, eta haien izena daraman fundazioaren presi­dentea: «zoragarria da zelaiak berriro jendez beteta ikustea, eta konturatzea, geldialdia egin arren, bizirik dagoela. Oso ilu­sio haundiz begiratzen dugu etorkizunera. Aita eta ama oso pozik egongo lirateke, hau orain dagoen bezala ikusita».


Artista bat Chillidaren obrarekin ?solasean?, urtero

Baina balorazioa egiteko baino gehiago, 2019-2020 denboraldia aurkezteko jarri zuten hitzor­dua, eta udaberrira bitarteko mugarriak eman zituzten adi­tzera. Horrela, nobedadeetako bat izango da, artista baten obra ekarriko dutela, Chillida­ren obrarekin solasean ari­tze­ko. Zehazki, David Smith esta­tu­batuarrarena ekarriko dute museora, denboraldi honetan; baina asmoa da, ekimen horri segida eman, eta urtero artis­ta batena ekartzea.

«Eduardok bezala, burdina lantzen zuen David Smithek ere, baina oso modu desber­di­nean. Izan ere, kotxeak egiten zituen fabrika bateko langilea zen bera. Baina bazituzten an­tzekotasunak, natura ulertze­ko moduan, esaterako. Garai be­reko artistak dira, baina ez zuten elkar ezagutu», azaldu zuen Nausica Sanchezek, Chi­llida Lekuko ikerketa eta hez­kuntzako arduradunak.

Datorren urteko apirilean izango da hori, eta aurreneko aldia da, Zabalaga ba­se­rriak ateak irikiko dizkiona, haren garaiko beste artista bati.

Martxora bitartean, berriz, Oyarak era­kusketak jarraitu­ko du ikusgai bertan; Chillida­ren ekoiz­pe­na­ren «atzera be­gi­rako ibilbide bat», hain justu.

«Chillidak bezala, burdina lantzen zuen David Smithek ere, baina oso modu desberdinean»

Argia, protagonista

Denboraldi berriko beste pro­ta­gonistetako bat, argia izango da, Eduardo?Chillidaren ekoiz­pen artistikoan gehien jorra­tzen den gaietako bat, hain zuzen ere. Batetik, abendutik aurre­ra, argiari buruzko mo­no­grafiko bat prestatuko dute Zabalaga baserriaren goiko solairuan. Eta bestetik, aurre­neko aldiz jarriko dituzte era­kusgai The Shadow Belongs to Light izeneko grabatuak, artis­ta hil ondoren argitaratu zen izen bereko liburukoak.

Gainera, dibulgazio-pro­gra­­ma anitza ere izango da, den­boraldi honetan ere, Chillida «bere alderdi guztietatik eta be­re dimentsio guztietan» eza­gutzeko. Horretarako, Chillida unibertsoa zikloa antolatuko dute: hilean behin hitzordu bat, museoan barrena sola­sal­dia egiteko, Nausica Sanchezek gidatuta. Beste hainbat hi­tzal­di eta mahai inguru ere egingo dituzte; horietako bat, Hai­ze­a­ren orrazia obrari eskaini­ta­koa, azaroaren 28an, 19:00etan. Eta nabarmendu zuten, hez­kuntza programa irekia du­­tela: «es­ko­lek behar eta propo­satzen du­ten horretara egoki­tu­ko dugu».


?Five seasons? ikusteko, sarrerak agortuta

Bestalde, Chillida Lekuk anto­latuta, Five Seasons: The Gar­dens of Piet Oudolf dokumen­tala estreinatuko dute gaur, arratsaldeko 16:00etan, Orona Ideoko auditorioan. Sarrerak doakoa dira, baina atzo jaki­na­­­razi zutenez, dagoeneko agor­­tu­ta daude.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!