Jai arrotzen kontra, zita bikoitza gaur

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Jaiegun arrotzei aurre egiteko, bi egitarau ezberdin prestatu dituzte gaur, Hernanin, Hispa­ni­tatearen egunean.

Batetik, Herri Eskolak egiteko zita jarri du Ikasle Aber­tzaleak taldeak, Jai egun arro­tzei intsumisioa lelopean. Has­teko, 11:30etan, Autodefentsa­ren beharraz hi­tzaldia antolatu du. Ondoren, bazkaria egingo dute, eguerdiko 14:00etan. Biak ere, Kon­tra­kantxa gazte­txean izango dira.

Eta bestetik, Jai arrotzen aurrean, Hernaniko gazteak antolatu! lelopean, Gazte Egu­na deitu du. Goizeko 11:00etan hasiko da, eta Altsasuko guraso eta senideen hitzaldia izango da, EH Bilduren lokalean. Eta ondoren, poteo musikatua egingo dute, 12:30etan hasita.

Bazkaria ere antolatu dute beraiek ere, Tilosetan, eta bingoa ere egingo dute. Eta hortik aurrera, musika izango da protagonista. Zuttik Elektro­txa­ran­ga hernaniarrak ariko da 18:00etatik aurrera, eta bi talderen kontzertuak gauean, 22:00etan hasita, Tilosetan: The Bobby?s eta Kilimak.

Eta azkenik, Garin tabernan emango diote segida gauari, DJ Asterix & Obelixekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!