Oialumen joko du Berri Txarrakek, urriaren 26an

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Atzo argitaratu zuen Berri Txa­rrak taldeak, Euskal Herriko hainbat gaztetxe eta aretotan emango duen kontzertu sorta berriaren egutegia; eta horietako bat, Hernanin izango da, Oialume biltokian. Urriaren 26an joko du Berri Txarrakek bertan, 21:30etan hasita.

Sarrerak, bi­har bertan ja­rri­ko dituzte salgai, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, interneten: www.wegow.com web orrian. 19,95 euro gehi kudeaketa gastuak izango dira, eta gehienez ere, lau sarrera eskuratu ahalko dira, erosketa ba­koitzeko.

Beste sei kontzertu ere iragarri ditu Berri Txarrak taldeak, urrirako: 18an Amurrion, 19an?Baionan, 20an Elorrion, 24an Getxon, 25ean Bermeon, eta 27an Larragan. Horiei bu­ruzko informazio zabalagoa, hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!