Izen-ematea irekita, xake txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Urriaren 20tik abenduaren 1era bitartean egingo da Hernaniko Xake Txapelketa Herrikoia, eta izen-ematea irekita dago, urriaren 18ra arte, xakekiskal@gmail.com helbidean edo 685 369 952 telefonoan. Urriaren 20an bertan Kixkalera 16:00etan azalduta ere eman ahal izango da izena. Txapelketa igandetan jokatuko da, 16:00etatik aurrera Kixkalen, eta zazpi jardunaldi izango dira: urriaren 20 eta 27koak; azaroaren 3, 10, 17 eta 24koak; eta abenduaren 1ekoa. Joko sistema suitzarra erabiliko da, eta jokalari bakoitzak ordubete izango du partida jokatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!