Estelarrean gaur Barrenetxea erremontista, Ansarekin

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Larunbateroko hitzorduari hutsik egin gabe, erremonte jaialdiarekin gozatzeko aukera izango da gaur, 16:00etan h­a­si­ta, Galarretako frontoian. Lau partidu jokatuko dira, eta estelarrean, hirugarrenean, Barrenetxea IV hernaniarra ariko da, Ansa IIarekin, Ze­be­rio II eta Endikaren kontra. 

Aurretik, elkarren kontra ariko dira Aldabe eta Garcesek osatutako bikotea eta Beñat eta Larrañagak osatutakoa. Ondoren, berriz, Matxin III eta Etxeberria III, Segurola eta Ionen kontra, aurrena, eta Etxarri eta Azpiroz, Juanenea eta Arruarteren kontra, buka­tzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!