Irun eta Baztango Txapelketak jokoan, bailarako pelotariek

Kronika - Erredakzioa 2019ko urr. 12a, 02:00

Asko ez, baina partidu batzuk jokatuko dira jai-eguna tarteko duen asteburu honetan. Beste batzuk astean zehar jokatu dira. Dena den, hainbat hitzordu dituzte bailarako pelotariek.


Zubimendi bihar, finalerdian

Txapelketa pribatuak dira as­te­buruan jokatuko diren asko, eta horietako bat da Aiheko Zubimendi hernaniarrak jokatuko duena. Bihar, Epel­de azkoitiarra lagun du­e­la, Irun Hiria Pala Txapel­ketako finalerdia jokatuko du, Irunen.

Aurkari izango dituzte Za­bala eta Zumeta. Zubime­n­dik ezagutzen du Zabala, Tilos 7 Pa­sa Txapelketako finalean elkarren kontra aritu baitziren. Hernaniarrak jantzi zuen txapela, Endika Ra­mo­sekin bikotea osatuta.


Etxean eta kanpoan, astigartarrak

Mundarroko pelotariak eskuz ariko dira asteburuan. Batetik, jubeniletan, Lizeaga anaiek gaur jokatuko dute, 11:00etan hasita, etxean. Tolosa izango dute aurrez aurre.

Bestetik, kadeteetan, Ur­dan­­garin eta Saralegik jokatuko dute, Tolosaren kontra, baita ere, baina bihar, 10:30e­tan, eta Beotibarren.


Hernaniar guztiak, kanpoan

Gipuzkoako Txapelketan ariko diren hernaniarrek kanpoan jokatuko dute. Nagusietan, Al­tu­na eta Zugasti ere Tolosan ariko dira. Deskarga eta Ale­gria kadeteak, berriz, Loiolan.

Gainontzeko 6 partiduak Jo­setxo Ezkurra Txapelketan jokatuko dituzte, Iruritan, Amaiurren eta Elizondon. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!